XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jesusek esaten digu: Ni naiz bidea
(Joan 14,6).
Behin batean, Jesusek gizon batzuei dei egin zien, eta haiek jarraitu.
Jesusek esan zien: Zatozte nerekin Eta haiek berehalaxe Jesusekin joan ziren
(Mateo 4,19-20).
Nik orain Jesusi: Irakats neri, Jauna, zure bideak; zuzendu nazazu zure egi-bidean (Salmo 25,4-5).
Bizitza honetako bidean Kristorekin goazenok, kristauak gara: 1 Kristaua izatea, zer da? Gure Maisu eta Salbatzaile dugun Kristoren ikasle izatea da kristaua izatea.
2 Kristauarentzat zein da Jaungoikoagana joateko bidea? Jesusen hitzak gogoan har, eta Haren antzera bizi izatea, da kristauarentzat Jaungoikoagana joateko bidea.
3 Zer da Kristau ikasbidea? Zeruko bidea irakasteko, Jesukristo gure Jaunak agertu ziguna, da Kristau ikasbidea.
Jesus: Zu zara guretzat Jaungoikoaganako bidea!